Mendebaldeko basamortua (Egipto) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 85 m |
Mota | basamortu |
Geografia | |
Koordenatuak | 26°35′00″N 28°25′00″E / 26.5833°N 28.4167°E |
Honen parte da | Libiako basamortua |
Mendebaldeko basamortua Sahara basamortuko eremuetako bat da, Egiptoko Nilo ibaiaren mendebaldea hartzen duena, Libiaraino mendebaldean eta Mediterraneoraino iparraldean. Hegoaldean, Sudanekin egiten du muga. Ekialdeko basamortuak, berriz, Nilotik Itsaso Gorriraino hartzen du. Historikoki Libiako basamortua deitu izan da, baina Libiaren independentziatik, izendapen arazoak ekiditeko, izen hau eman izan zaio.
Batez ere harritsua da, nahiz eta hareazko eremuak ere dauden, Hareazko Itsaso Handia adibidez. Basamortu honek 680.650 kilometro koadro ditu luze-zabalean, Egiptoko lurraldearen bi heren. 1.000 metroko altuera du Gilf Kebirreko goi-ordokian, herrialdearen hego-mendebaldean, Egipto-Sudan-Libia mugan. Inor gutxi bizi da bertan, Siwatik Khargara doazen oasietan kenduta. Bigarren Mundu Gerran guda garrantzitsuak izan ziren bertan.